envoyer l'article par mail title= envoyer par mail Versión para imprimir de este documento imprimitzeko bertsioa
// Irakurtzen ari zara ...

Federatuak

GURE UNAI ZILARRA ESPAINAKO TXAPELKETAN!!

Oktalonen lortu du.

Asteburu hau oso intentsoa izan da, baina ahantzi ezin horietako bat. Bi lagun Espainako txapelketan. Unai oktalonen eta Irati 100m hesietan. Iraitik ahalegin guztiak egin ditu eta primeran lehiatu du, semifinaleko bere seriean bostgarrena sailkatu da, izugarrizko haize kontra izanik, eta hala ere 16" jaisteko gai izan da, ZORIONAK IRATI, GURETZAT ZU ERE TXAPELDUN. Kadeteek atzo ere Euskadiko txapelketan parte hartu zuten, txapelketa honetan Xabi Etxenike eta Xabi Lopez pisuan podiumen izan ziren, lehendabiziko eta bigarrenak izanik. Zorionak hauekei ere!! Juanjo, atletismoan ez izan arren, zoriontzekoa izan da ere, Errealakin Zaragozako torneo batera joan delakoz. Gehiago eskatzen ahal da??

Eta orain asteburu honetako protagonistarik handiena, gure ETXEk zilarrezko domina lortu du Espainako Txapelketan. Zilarrezkoa baina urrezko saporearekin. Handia zara Unai, bene benetan. Bi egun, izugarrizko tentsioan. Indarrak ongi neurtu. Prueba batzuetan gozoa, eta bertze batzutan mingotsa. Luzeran, izugarrizko saltoa egin ondoren, akats ziztrin batengatik nuloa eman zioten. Baina behera egin ordez, kontrakoa, handitu eta gainontzeko probetan dena ematea erabaki zuen. Amorru horrek 1,80m altueran, 50" 400mtan, 2’49" 1000mtan … lagundu zion. TXAPELDUN TXAPELDUN !! ZORIONAK!

Hala ere ez dira asteburu honetan parte hartu duten bakarrak, Adrian 300mtan oso ondo konpetitu du eta Anek 100mtan.

Komentarioak

1 Mezua

  1. GURE UNAI ZILARRA ESPAINAKO TXAPELKETAN!!

    ZORIONAK!!!!!!!!! San Martzialak pasa eta gero ospatuko dugu afaltzen elkartean!!!!!

    Egilea Fermin | 2011-ko ekainaren 24a, 07:40